Imagen Portada

Nafarroa 2025 eguneko kartela

Nafarroa 2025 eguneko kartela

Hondo gorria

Nafarroako Eguna - Dia de Navarra

Nafarroako Eguna dela eta, Foru Gobernuak hainbat musika-ekitaldi antolatu ditu. Programazioak zenbait genero biltzen ditu: jota, vallenatoa, musika klasikoa.

Deskargatu programa  (PDF, 611KB)


Abeslariak Iruñean erakutsiko du bere estiloa, vallenatoa, rocka eta popa nahasten dituena

Abenduaren 3a | 20:00

Carlos Vives abeslari kolonbiarrak abenduaren 3an joko du, 20:00etan, Nafarroa Arenan. Artistak arrakasta handiko kantak ditu ('La gota fría', 'La bicicleta'...), eta vallenatoa, Kolonbiako soinu tradizionalak, rocka eta popa nahasten ditu. 

Vivesek aurten argitaratu du azken lana: 'El último Disco Vol. 1'. Bertan, zuzeneko musikaren alde egiten du, eta sustraietara itzultzen da. Iruñekoa da Europan emanen duen kontzertu bakarra bira honetan. Sarrerak (30 eurotik gora) Navarra Arenako webgunetik eros daitezke.

Jota-lehiaketaren 2025eko irabazlea.

Tuterako Hiria Jota Txapelketa

Azaroaren 28an | 18:00

Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoak Tuterako Hiriko Joten XIX. edizioa antolatu du Gaztambide antzokian. Hitzorduak Nafarroako jota sustatzeko eta zabaltzeko balio du. Bost kategoriatako sariak ditu: Haur, Gazte, Heldu amateur, Heldu bakarlari eta duoak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Saria. Sarreraren kostua: 5 euro.

 Erosi lehiaketako sarrerak

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa.

Orkestra Sinfonikoa, Corellan

Abenduaren 3a  | 13:00

Nafarroako Eguneko musika-programazioaren barruan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertu bat emanen du Corellako kultur etxeko auditoriumean. Pablo Sarasatek 1879an sortutako orkestra Espainiako esparru sinfonikoan jardunean diharduen talderik zaharrena da. 2016tik Baluarte Fundazioan sartu zen, eta Foru Komunitateko orkestra ofizial bihurtu zen.

 Corellako kontzerturako gonbidapena eskatzea (azaroaren 3tik aurrera)

José Luis Sola.

Sinfonia Navarra, Orkoienen

Abenduaren 3a | 13:00

Sinfonía Navarrak eta José Luis Sola tenorrak kontzertu bat emanen dute abenduaren 3an Orkoiengo gizarte etxean. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena eskuratu behar da. Azaroaren 16tik aurrera eska daitezke gonbidapenak, Internet bidez edo Orkoiengo Udaleko herritarren arretarako bulegoan (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara). 

 Orkoiengo kontzerturako gonbidapena eskatzea (azaroaren 16tik aurrera)

Iruñeko Ganbera Abesbatzaren emanaldia.

Ganbera Abesbatza, Beran

Abenduaren 3a | 19:00

Iruñeko Ganbera Abesbatzak abenduaren 3an (19:00etan) abestuko du Berako gizarte etxean. 1946an sortu zen taldea. Munduko nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu du, eta musikaren abangoardia Nafarroara ekarri du. Gaur egun, David Gálvez Pintadok zuzentzen du.

Sarrera doan. 


Foru-erakundeen egoitza historikoak ateak irekiko ditu

Azaroaren 7tik 29ra | Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña

Aurreko edizioetako harrera ona ikusirik, aurten ere Nafarroako Jauregiak ateak irekiko dizkie herritarrei. Bisitaldi antzeztuetan areto instituzionalak eta ondasun artistikoak erakutsiko dira. Azaroan, 12 bisitaldi antzeztu antolatuko dira, 35 lagun arteko taldeetan eginen direnak.

Izen-emateak webgunean eta 012 telefonoan egin daitezke, irailaren 24ko 08:00etatik aurrera. 

Gainera, herritarrek bisita birtualen bidez ere ezagut dezakete Nafarroako Jauregia. Era berean, bideoz ere ibilbide bat egin daiteke jauregiko hainbat gelatan barrena, artearen alorreko zenbait adituren eskutik. 


Nafarroako Urrezko Domina.

Abenduaren 3a | 12:00 | NAPIko patio isabeldarrean (Iruña)

Nafarroako Gobernuak urtero, abenduaren 3an, Nafarroako Urrezko Domina ematen du, Foru Komunitatearen sari gorena. 1982az geroztik ematen den sari horrek Nafarroaren interesak defendatu, bultzatu edo sustatzeagatik nabarmentzen diren pertsona, erakunde, entitate edo taldeak aintzatesten ditu.

Domina emateko ekitaldia Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) patio isabeldarrean eginen da, Nafarroako lehendakari María Chivite buru izanen duen ekitaldi instituzional batean. Gonbidatuak bakarrik joaten ahal dira ekitaldira, baina zuzenean ikus daiteke YouTuben. 

Pie de página