Nafarroaren eguna - Bisitak Nafarroako Jauregira - Dia de Navarra
Jauregiak bere ateak ireki ditu
Nafarroaren Egunaren oroitzapena dela-eta, Foru Gobernuak doako bisita antzeztuak antolatu ditu Nafarroako Exekutiboaren eta Lehendakariaren egoitza ezagutzera emateko asmoarekin. Gainera, bertaratzerik ez dutenek, Jauregiko areto garrantzitsuenak ezagutu ahal izango dituzte bisita birtuala eginez edo artean adituak diren pertsonen testigantzen bidez.
Foru erakundeen egoitza historikoak ateak ireki ditu
Bisiten ordutegia
- Abenduaren 12 eta 19: Bisita bat 12:00etan eta beste bat 18:00etan.
- Abenduaren 13 eta 20: Bisita bat 18:00etan.
Izen-emateak
- Izena emateko 012 telefonora (948 012 012) deitu behar da, edo haren webgunera jo, azaroaren 24ko 08:00etatik aurrera.
- Erreserba egiterakoan ondorengo datuak eman beharko dira: izen-abizenak, NAN eta harremanetarako telefonoa.
Informazio gehiago
- Beharrezkoa da NAN aurkeztea eta bisita hasi baino 30 minutu aurretik joatea eraikinaren sarrerara (Karlos III.a, 2).
- Bisitak ordubete irauten du.
- 18 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dute.
- Jauregiko areto batzuk bereziki zaindu beharrekoak dira, eta, beraz, ezin da takoi finekin joan. .
- Ezin da Jauregira janariarekin edo edariarekin sartu.
- Argazkiak egin daitezke, baina flash gabe.
- Gurpil-aulkiekin sar daiteke.
Ezagutu gure erakundeen egoitza
Nafarroako herritarrek bisita birtualen bitartez ezagutu dezakete Nafarroako Jauregia. Zerbitzu hori nafarroa.eus helbidean dago.
Bisita honetan zenbait pieza artistiko eta lokuzio azaltzen dituzten bideoak sartzen dira, irisgarritasuna erraztearren.
Bideo horietan artean adituak diren pertsonek esku hartzen dute; era horretan, bideo horien bidez, Nafarroako Jauregiko egonaldietako historia eta artea gertutik ezagutuko dituzu (bideoak gaztelaniaz).