Solistas AGAO

Bakarlariak

BAKARLARIAK

Mariola Huarte

Pianista errepertorista

Iruñean jaio zen. Piano-ikasketak Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan egin zituen Maria Angeles Fernández, Joaquin Treserras eta Jorge Silva irakasleekin. Ikasketa horiekin batera, Filosofia eta Letrak ikasi zituen Nafarroako Unibertsitatean eta kantu-ikasketak ere bai Carmen Arbizu eta Paloma Pérez Iñigo irakasleekin. 1991. urtean, Operaren Lagunak Gayarre Elkartearen (AGAO) sorrerarekin batera, pianista errepertorista bezala lanean hasiko da Miquel Ortegaren eskutik Don Pasquale operarekin. Hortik aurrera, beste izenburu batzuk etorriko dira: L´elisir d´amore, Rigoletto, e.a. Irakurri gehiago

 

Elena Miral

Sopranoa

Erdi Mailako Kantu ikasketak egin zituen Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan Edurne Aguerri irakaslearekin. Prestakuntza handitu zuen Esperanza Abad, Francesca Roig, Giulio Zappa, Ana Luisa Chova, Carlos Álvarez, María Eugenia Echarren eta Margarita Castro Alberty irakasleekin, Nafarroako Antzerki Eskolan antzerki-teknikaren inguruko ikastaroak egiteaz gain. 1991. urteaz geroztik, Iruñeko Katedraleko Musika Kaperakoa izango da, Aurelio Sagaseta kapera-maisuak zuzendua, eta bakarlari moduan arituko da Nafarroan nahiz beste leku askotan: Erroma, Bergamo, New York, Londres, Luzerna, Praga, Torun, Israel, besteak beste. Irakurri gehiago

 

Itsaso Loinaz

Sopranoa

Iruñean jaio zen. Kantu-ikasketak Donostiako Francisco Escudero Musikako Kontserbatorio Profesionalean egin zituen Ainhoa Merzeroren zuzendaritzapean. Umberto Finazzi maisuaren Masterclassa jaso du eta Teresa Berganza, Cecilia Lavilla eta Dimitra Theodossion bezalako artista ezberdinen aholkuak ere bai. Fagot titulua lortu du Aragoiko Musika Kontserbatorio Nagusian eta Pedagogia Musikalaren titulua Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusian. “Euskadiko interpretari gazteak” lehiaketa irabazi zuen 2015ean eta 2. saria eta herri epaimahaiaren saria nazioarteko “Vincenzo Bellini” lehiaketan 2019. urtean. Irakurri gehiago