Musika Jaialdia - DiaNavarra
Festival Musical
Nafarroaren Eguneko Musika Jaialdia
Espacio en blanco
Alfredo e Iker Piedrafita

Alfredo eta Iker Piedrafita
Rocka
Larunbata, azaroak 28. Agoitz, Kultur Etxea. 18:00etan. Prezioa: 5€
Alfredo & Iker Piedrafitak laburbiltzen dute, hein handi batean, 80ko hamarkadaren hasieratik Espainia osoan zabaldu zen Nafarroako rockaren soinua. Alfredok bere gitarrekin, Ikerrek gitarra eta ahotsarekin, ondotik iritsitako taldeei eragin diete biek ala biek, Barricadan eta Dikers taldeetan eginiko lana dela medio. Miss Octubre taldeko kideak ere izan ziren biak, baina gaur egun Iker ekoizle-lanean dabil murgildurik, eta Alfredok eusten dio, bi disko argitaraturik eta Agnesekin batera, gaur egungo zuzeneko onenetakoa duen Miss Octubreri. Emanaldi honetan eskainiko diguten errepertorioan klasiko ugari daude, Barricadan eta Dikersen jotako beren kantu ospetsuenen bertsioak, eta rock musika ardatz duen familiako elkarbizitzak eman dizkien abesti kutunenetako batzuk.
Raya fina negra
Lemon y Tal
Lemon y Tal
Pop-folka
Osteguna, abenduak 3. Urantzia, Kultur Etxea. 19:00etan. Prezioa: 5€
Lemon y Tal bikote iruindarra da, Beatriz Tubíak eta Gorka Garcíak osatua, eta duela bost urte sortua En Clave izenarekin. Pop-folk fresko, kaletar eta dirdiragarria darion proiektu hau jostatzeko asmo hutsagatik hasi zen, baina luze gabe fruitua eman zuen, eta gaur-gaurkoz lortu egin dute hasierako gonbidatu gisa jotzea Pastora Soler, Rozalén eta El Kankarekin, Sueños Coleccionables (2018) estreinako diskoa aurkeztuz. Amaia Romerorekin ere partekatu izan dute mikrofonoa.
Raya fina negra
El sexto sentido
El sexto sentido
Musika-antzerkia
Osteguna, abenduak 3. Olazti, Kultur Etxea. 19:00etan. Prezioa: 5€
Baluarteko auditorioan aurkeztu zen, 2018ko azaroaren 18an, El sexto sentido musika-antzezlana. 60 minutuan, genero-indarkeriaren biktima den Sofiaren errealitatea erakusten saiatzen da obra.
Zuzendaria Lola Rodríguez da, genero-indarkerian espezializaturiko terapeuta. Gidoia idaztean parte hartu du Sandra Iraizozek, genero-indarkeria jasan zuen komunikatzaileak, eta horrek bermatu egiten ditu egiazkotasuna, zehaztasuna eta benetakotasuna. Musika-egokitzapenaz Pedro Planillo musikari eta moldatzailea arduratu da.
Raya fina negra
The Old School Quartet
The Old School Quartet
Jazza, swinga, rock&rolla
Ostirala, abenduak 4. Burlata, Kultur Etxea. 19:00etan. Prezioa: 5€
The Old School laukotearen errepertorioan elkarrekin batera ditugu jazz tradizionalena, boogie woogiea, 50eko hamarkadako Rock & Rolla eta abar. Iruñeko lindy hop giroaren erraietatik sortu zen, eta harekin kolaboratzen dute maiz, kontzertu, jai eta workshopetan. Taldeko kideek hainbat jaialditan jo izan dute, hala nola Donostiako 52 Heineken Jazzaldian, Errioxako Jazz entre Viñedos-en, Iruñeko Auzokale Zikloan, Nafarroako Kultur Zikloan, Iruñeko Spring Lindy Weekend-en, eta hainbat areto eta gunetan: Uharteko Arte Garaikide Zentroa, Iruñeko Zentral, Hell Dorado eta abar.
Proposamen honetarako Espainiako iparraldeko jazz-musikaririk hoberenetako batzuekin arituko dira: Luisa Brito (kontrabaxua), Ramón García Lara (pianoa), Hilario Rodeiro (bateria) eta Iñaki Rodríguez (saxoa, klarinetea, ahotsa).
Raya fina negra
Taboada
Joaquín Taboada Trío
Musika berriak
Ostirala, abenduak 4. Zangoza, Carmen Auditorioa, 19:00etan. Prezioa: 5€
3 en diálogos omenaldi bat da, 80ko eta 90eko hamarkadetan gure bizitzetan agertu ziren eta zenbait irratsaiotan (Radio 3eko “Diálogos 3” ahantzezina, M80ko “Música Privada”...) entzun genitzakeen Musika Berri guztiei eskainia.
Musika hark berebiziko garrantzia izan zuen entzule eta musikagile belaunaldi oso batentzat. Doinu haietan bestelako bide bat aurkitu zuten, estiloen arteko fusioa eta musika-proposamenen ikuspegi estetiko berria.
3 en diálogos birsortzea da, ez imitazioa. Joko den kantu bakoitza espresuki moldatu da biolin, biolontxelo eta piano hirukoterako (abesti batzuetan akordeoia ere badago), ezinekoa izanen bailitzateke jatorriz sortu ziren bezala ematea, hain da zabala New Age puruenetik musika elektronikora bitarteko talde-moten eta estiloen aniztasuna.
Raya fina negra
Los Flamingos

Los Flamingos
Rocka
Ostirala, abenduak 4. Tutera, 19:30etan. Prezioa: 5€ Bueltan da Los Flamingos talde tuterarra, beren hirugarren lana (honako hau, album formatuan) izanen den Salto al vacío grabatzeko baliaturiko etenaldi labur baten ondoren. Proiektu berrian heldutasuna agertzen dute, erabat; soinu sendoagoek eta melodia gogoraerrazek ez dute inor epel utziko.
Raya fina negra
Andrea Santiago
Andrea Santiago
Folka, rocka, pop alternatiboa
Larunbata, abenduak 5. San Adrián, Kultur Etxea. 19:00etan. Prezioa: 5€ He dejado de buscar tu casa 2019ko irailean argitaratu zen. Hori izan zen abiapuntua Andreak eta bere taldeak kontzertuak emateko Iruñean eta Madrilen; besteak beste, Vegaren emanaldiaren aurreko gonbidatu gisa jo zuten, eta hainbat aitortza jaso zituzten. Esaterako, Nafarroako Arte Gaztea Topaketen 2. Saria, Sonidos Mans 2019an finalera iristea eta Yu Music Talent Vodafonen lehiaketan finalerdietara. 2020an Las bestias que me acompañan, Materia viva eta La reina de las nieves hiru singleak argitaratu eta Trilogía de las bestias EPan bildu dituzte; dagoeneko 47.000tik gora entzunaldi izan ditu Spotifyn. Gaur egun lehen disko luzea prestatzen dihardute, eta aurreikusita dute 2021aren hasieran argitaratuko dutela.
Konposatzen hamar urte baino gehiago badaramatza ere, Andreak 2018an ekin zion bere ibilbideari, Hasta el agua lana kaleratuz formatu akustikoan. Urte haren bukaeran lehen EPa grabatzea erabaki zuen, independenteki. Proiektuaren beste erdia den Borja Muerzaren eskumenez, EP horren aurrerapena argitaratu zuen, Los días.
Raya fina negra
Incorrectas
Incorrectas
Popa, rocka, folka
Igandea, abenduak 6. Atarrabia, Kultur Etxea. 19:30etan. Prezioa: 5€
Incorrectas kontzertu eszenikoa da, ahotsez, pianoz, txeloz eta gitarraz emana. Hiru interpretatzaile hauek bertsio originalak egiten dituzte, musikaren historian toki bat duten abeslari eta egile handi eta ezagunen kantuetatik abiatuz. Janis Joplin, Chavela Vargas, Maria Callas, Dolly Parton, Nina Simone...
Ikuskizunaren zatiak elkarrekin lotzen dituzte hainbat testuk. Haiek biribilduko dute bestelako begirada hau, uneren batean “desegokiak” izan ziren XX. eta XXI. mendeetako emakumezko artista horien bizitza eta ibilbide profesionaletako alderdi ez oso ezagun eta arau-hausleei eskainia.
Raya fina negra
Suakai

Suakai
Ikuskizuna. Argia, musika... ekin!
Asteartea, abenduak 8. Altsasu, Iortia Kultur Gunea, 19:00etan. Prezioa: 5€
Zinemaren zirrara agertokira eramana, eta oraingoan, zuzenean emanik jatorrizko soinu-banda. Ikuskizunak dirauen 70 minutuetan etengabeko bidaia egiteko aukera izanen da, zinemaren historiako soinu-banda garrantzitsu eta erakargarrienen bidez. Kalitate handiko ekoizpen paregabe honek publikoaren pasio handietako bi gerturatuko dizkie bertaratzen direnei: zinema eta soinu-bandak, formatu berdingabe eta originalean.
Raya fina negra
Festival Musical - colaboración ayuntamientos
Ekitaldi hauek Nafarroako Gobernuak programatu ditu, honako udalek lagundurik: