Luis Miguel Méndez Cháves

Luis Miguel Méndez-Chaves Pontevedran jaio zen 1983an, eta han egin zituen klarinete ikasketak. Galiziako Gazte Orkestra Sinfonikoan aritu zen, baita Espainiako Gazte Orkestra Sinfonikoan, European Youth Orchestra eta Gustav Mahler Youth Orchestran ere.


Kolaborazioak egin ditu Arnold Schoenberg Quartet-ekin, Japoniako Music Master Course in Kazusa-rekin, Malasyan Philarmonic-ekin, Janacek Philarmonic-ekin, Bruxelles Philarmonique-kin.

Sariak eskuratu ditu Xátivako Nazioarteko Lehiaketan, Espainiako Musika Gazteenean, Ganteko (Belgika) International Clarinet Competition-en.
Halaber, hainbat zuzendarirekin egin du lan: Marc Albrecht, Lutz Kohler, Pinchas Steinberg, Marc Minkovsky, Nicola Luisotti, Jesús López Cobos, Riccardo Muti, Marco Armiliato, James Conlon, Dan Ettinger, Jeffrey Tate eta Semyon Bychkov.


Madrilgo Orkestra Sinfonikoko Klarinete Jotzailea Bakarlaria da 2003tik.

Zuzendari Laguntzailea izan da Extremadurako Orkestran eta Espainiako Gazte Orkestra Sinfonikoan, 2019an.

Orkestra-zuzendari gisa ere hainbat orkestrarekin aritu izan da: Oviedo Filarmonía, Espainiako Orkestra Nazionala, Madrilgo Orkestra Sinfonikoa, Extremadurako Orkestra, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa.

Duela gutxi debuta egin zuen Errege Antzokian, 2020ko uztailean eginiko La Traviataren ekoizpenean.