Sofía Esparza Bio

Sofía Esparza

Sopranoa
 

Iruñean sortu zen 1994an. Kantu, harpa eta musikaren pedagogiako ikasketak egin zituen Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, eta ohorezko matrikula eta Karrera Bukaerako Saria lortu zituen. Ondoren Masterra eskuratu zuen Bartzelonako ESMUCen, Victoria de los Ángeles bikaintasun-beka barne. Azkenaldian Ópera (e)Studio de Tenerife 2019/2020ko kidea da. Maisu handiekin ikasi du; besteak beste, eta nabarmenenak aipatzegatik, Alberto Zedda, Mariella Devia, Renato Bruson, Malcom Martineau, Giulio Zappa...

Dozena bat sari baino gehiago irabazi du Nazioarteko Lehiaketetan, Espainian zein Espainiatik kanpo, eta lirikan etorkizun oparoko gaztea dela aitortzen da. Georgiako Tbilisi Opera State Theatre-an ez ezik, Espainiako antzoki garrantzitsuetan jardun du: Palau des les Arts de Valencia, Auditorio de Tenerife, Ópera de Gran Canaria, Teatro Campoamor de Oviedo, Bilboko Arriaga Antzokia, Gayarre Antzokia, Baluarte Auditorioa... besteak beste. Mundu osoan ospea duten artistekin batera egon da agertoki horietan, Anna Pirozzi eta Plácido Domingorekin, adibidez.

Duela gutxi debuta egin du Italian, Maitasunaren Elixirra obran Adina pertsonaia antzeztuz, Teatro Comunale di Bolognako 2020-2021 denboraldiaren irekieran. Aurki Madrilgo Zarzuela antzokian kantatuko du, Ruperto Chapíren El Rey que rabió lanaren protagonista jokatuz. 

Maite Beaumont Bio

Maite Beaumont

Mezzosopranoa

 

Maite Beaumont mezzosopranoa Iruñean jaio zen. Kantu- eta biolin-ikasketak egin zituen sorterrian, eta aldi berean Soziologian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Nafarroako Gobernuaren eta Humboldt Fundazioaren bekak jaso zituen eta kantu-ikasketak perfekzionatu zituen Hanburgoko Musikhochschule-n, Hanna Schwarz-ekin.

Jarraian Hanburgoko Opera Studioko kide bihurtu zen, eta geroago Ensemblekoa, non aldizka jokatzen dituen errepertorioko rolik garrantzitsuenak. 2003an Oberdörffer-Preis saria eman zioten, urte hartako kantari onena izateagatik. 2005ean debuta egin zuen Così Fan Tutte obran Dorabella antzeztuz, Salzburgoko Jaialdian. Bien bitartean, Maite Beaumontek opera-antzoki garrantzitsuenetan abestu zuen: Amsterdamgo De Nederlandse Ópera (Così Fan Tutte / Dorabella, Le Nozze Di Figaro / Cherubino), Gran Teatro del Liceu de Barcelona (Giulio Cesare / Sesto, Idomeneo / Idamante, L´Incoronazione Di Poppea / Ottavia), Théatre Royal de la Monnaie Brüssel (Il Viaggio a Reims / Melibea), Lyric Opera of Chicago (Giulio Cesare / Sesto), Hanburgoko Staatsoper (Les Contes D´Hoffmann / Niclausse), Teatro San Carlos de Lisboa (Motezuma / Fernando), Teatro Real de Madrid (La Clemenza Di Tito / Annio), Scala de Milán (Il Viaggio a Reims / Melibea), Municheko Bayerische Staatsoper (Le Nozze Di Figaro / Cherubino, Tamerlano / Irene, Il Barbiere Di Siviglia / Rosina), Opéra National de Paris (Alcina / Ruggiero), Teatro Municipal de Santiago de Chile (Il Barbiere Di Siviglia / Rosina, Alcina / Ruggiero) eta Theater an der Wien (Il Mondo Della Luna / Lisetta).

Jose Luis Sola Bio

Jose Luis Sola

Tenorra

 

Iruñean jaioa, Nafarroako Haur Kantariak Eskolanian ikasi zuen, Ricardo Visus tenorrarekin. Nafarroako Gobernuaren beka jaso zuen, eta sariak irabazi ditu Bilboko kantu-lehiaketan eta Julián Gayarre lehiaketan.

Haren errepertorioan honako izenburuak daude, besteak beste: Don Pasquale, Lucia de LammermoorLa Fille du RegimentLa Sonnambula, Txirula Magikoa, Don GiovanniEl Rapto en el Serrallo L´Italiana in Algeri, Il Turco in Italia, La TraviataFalstaff, RigolettoLes pêcheurs de Perles, ManonFaust, I Capuleti e I Montecchi, Il Barbiere di Siviglia, El Cantor de México, El Juez junto a José Carreras o Juan José. Espainiako antzoki gehientsuenetan kantatu izan ditu, baita, besteak beste, Italian, Alemanian, Austrian, Suitzan, Polonian, AEBetan, Brasilen, Dubain, Omanen, Costa Rican eta Guatemalan ere.

Halaber, bakarlari gisa aritzen da errepertorio sinfoniko-koraleko hainbat lanetan: Gounod-en Messe de Sainte-Cécile, Rossiniren Petite Messe Solennelle eta Stabat Mater, Mozarten Requiem eta Haydnen Krönungsmesse eta Stabat Mater, Beethovenen Do Maiorreko Meza eta 9. sinfonia, Brahmsen Liebeslieder Walzer, Schuberten Lazarus, Pucciniren Las Siete Palabras de Bubois eta Misa de Gloria. Kontzertu ugari eskaini ditu Espainian eta AEBetan.

Haren azken emanaldien artean daude Fuenteovejuna, Oviedon; Der Kaiser von Atlantis, Sevillan; Semiramide, Bilbon: Orfeo ed Euridice, Jerezen; eta Doña Francisquita eta El caserío Zarzuela antzokian, baita beste kontzertu eta errezitaldi batzuk ere.

Simón Orfila

Simón Orfila

Baxu-baritonoa

 

Alaiorren jaio zen, Menorcako Kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak, eta ondoren Alfredo Krausekin jarraitu zuen ikasten, Reina Sofía Musika Eskolan.

Haren errepertorioan honako lanak daude, besteak beste: Don Giovanni, Le nozze di Figaro, La Clemenza di Tito, Norma, I Puritani, Anna Bolena, L’elisir d’amore, Maria Stuarda, Lucia di Lammermoor, La Favorita, Lucrezia Borgia, La Donna del Lago, La Cenerentola, Il barbiere di Siviglia, Guglielmo Tell, Semiramide, L’Italiana in Algeri, Don Carlo, Carmen, La Bohème.

Aldizka kantatzen du Teatre del Liceu de Barcelona, Teatro Real de Madrid eta Espainiako antzoki garrantzitsuenetan, baita ere Berlingo Deutsche Oper eta Staatsoper-etan, Parisko Operan, Milango Scalan, Londresko Covent Gardenen, Pesaroko Jaialdian eta Tokio, Lima, Bogota, Lisboa, Brusela, Munich, Hanburgo, Erroma, Napoles, Florentzia, Turin, Bolonia, Buenos Aires eta Genevako operetan, besteak beste.

Azkenaldian egin dituen eta laster egitekoak dituen emanaldien artean daude  Ernani, Novaran eta Pisan; Rigoletto Tenerifen; Don Giovanni Coruñan, Lucia Oviedon, Norma Iruñean, La Cenerentola Las Palmasen, Carmen Sevillan, Nabucco Oviedon, Hoffmann Bilbon, eta beste zenbait errezital eta kontzertu.