NOS Kontzertua

Orkestra kontzertu batean

NAFARROAKO EGUNAREN KONTZERTUA

Abenduaren 3an, 19.00etan , Baluarten

Nafarroako Egunaren Kontzertua  Nafarroako Orkestra Sinfonikoak  emana, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriko Orkestraren laguntzaz, Manuel Hernández-Silva maisuaren zuzendaritzapean. Baluarte Auditorioa.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak egun honetan nabarmendu nahi du haren garrantzia nafar musikari gazteen prestakuntzan. Lankidetza hitzarmen bati esker, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko musika ikasle gazteak NOSeko irakasleekin batera arituko dira Foru Erkidegoko orkestra ofizialean. 

Ospakizun honetarako hautatu den programa hauxe izanen da: ​​​​​​Wolfgang Amadeus Mozart-en (1756 - 1791) Pianorako 20. kontzertua, Re minorrean, K.466, Carlota de Miguel, piano jole bakarlari gisa izanen duena, eta Piotr Ilyich Tchaikovsky-ren (1840 – 1893) Fa minorreko 4. Sinfonia, 36. op.

Kontzerturako txartelak eskuragarri izanen dira azaroaren 11tik aitzina eta 12 eurotan salduko dira. Baluarte Auditorioko txartel-lehiatilaren ordutegia hauxe da: astelehenetik larunbatera, 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara. Txartelak www.baluarte.com ​​​​​​​webgunean ere eskura daitezke.

 Gazte-karnetadunek, eta NOS-eko edo/eta Baluarte Fundazioko kide edo/eta harpidedunek  txartel bat erosten ahalko dute 6 eurotan (harpideduneko bat). Prezio murriztua duten txartel hauek txartel-lehietilan soilik izanen dira eskuragarri.