Kanpoko herritarrak - DiaNavarra
Ciudadanía exterior
Kanpoko herritarrak
Espacio en blanco
Espacio en blanco
Evento NEXT - contenido

Kanpoan dauden nafarren topaketa birtuala
Osteguna, 2020ko abenduaren 3a
18:00etan, plataforma digitalen bidez emana
Aurten, Nafarroako Etxeen Federazio Nazionalak teknologia berriekin zerikusia duen jarduera bat egin nahi du. Hortaz, telebista-formatuko saio batez ospatuko du Nafarroaren Eguna. Saioa unibertsala izatea da xedea, izan ere, mundu osoan ikusten ahal izanen baita aldi berean, internet bidez (Nafarroako Etxeen Federazio Nazionalaren webgunean eta Nafarroako Gobernuarenean, besteak beste).
Saioaren izenak, Navarra siempre contigo, egitasmoaren izaerarekin bat egiten du, eta Espainiako eta atzerriko hainbat Nafarroako Etxetara joanen da. Gainera, bidaia egin nahi du Foru Erkidegotik kanpo bizi diren nafarren bizipenetan barna. Musika-ekitaldiak izanen dira, Nafarroako zenbait gunetatik ibiliko da, kanpoan bizi eta lan egiten duten gazteen agurrak jasoko ditu eta sare sozialen bidez (Facebook eta Instagram) jarraitzen ahal izanen da. Hain zuzen ere, sare sozialetan martxan duten Nafarroari buruzko lehiaketan Eguberrietako saskia zozkatuko dute, 500 euroko balioa duten nafar produktuez osaturikoa.