Jose Miguel Pérez-Sierra

Jose Miguel Pérez-Sierra

Ferro, Gelmetti, Metters, Zedda eta Maazel-ekin trebatu zen.

Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin egin zuen debuta, eta Pesaroko Rossin Jaialdian aritu zen zuzendari. Askok gonbidatu izan dute: Palau de les Arts, Liceu, Teatro Real, Zarzuela, Oviedoko Opera, AGAO, Ópera de A Coruña, Teatre Principal de Mallorca, ABAO, Teatro Municipal de Santiago de Chile, Wildbadeko Rossini jaialdia, Städtische Theater Chemnitz, Napolesko San Carlo antzokia, Festival Puccini de Torre del Lago, Auditorium Comunale de Sassari, Teatro Verdi (Trieste), Reimseko Opera eta Opéra-Théâtre de Metz-ek, besteak beste.

Orkestra nazional garrantzitsuenak zuzendu ditu: Orquesta Nacional de España, RTVE... Baita nazioartekoak ere: Filarmónica de Santiago (Txile), Robert Schumann Philharmonie, Napoleseko San Carloko Orkestra, Virtuosi Brunensis, eta beste.

Hauek dira azkenaldian izan dituen eta laster izanen dituen konpromisoetako batzuk: Norma (Iruñea), Elisir d’amore (Las Palmas), El barberillo de Lavapiés (Teatro de la Maestranza), La Bohème (Mahón), La scala di seta (Wildbad), Il barbiere di Siviglia (Macerata), Otello (Sassari), Pescadores de perlas (Teatro Campoamor), Benamor (Zarzuela), Don Fernando el Emplazado eta Viva la Mamma (Teatro Real), Armida (Marseilla), La Traviata (Santiago, Txile), Les Huggenots (Marseilla), Carmen Théâtre Royal de La Monnaie delakoan.