Igor Ijurra Bio

Igor Ijurra

Iruñeko Orfeoiaren Zuzendaria

Espainiako abesbatza-zuzendaririk aipagarrienetakoa da. 2005ean Iruñeko Orfeoia zuzentzeari ekin zionetik, Igor Ijurrak pribilegiozko tokian utzi du abesbatza nazioarteko testuinguruan. Prestakuntza oparoa du musikaren eta humanitateen esparruetan –Abesbatzen zuzendaritzako goi mailako titulua eta Kantagintzako titulua ditu, Zuzenbidean lizentziatua izateaz gain-, eta errepertorio sinfoniko-koral nagusiaren gehiengoa jorratu du. Gonbidapena jaso du beste talde batzuk zuzentzeko, hala nola RTVEren Abesbatza, Espainiako Abesbatza Nazionala, Madrilgo Erkidegoko Abesbatza eta Iruñeko Ganbara Abesbatza, eta era berean, Málagako Orkestra Filarmonikoa eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa zuzendu ditu, besteak beste.

Aldizka, zuzendaritza-ikastaroak eta musika-lantegiak ematen ditu, eta abesbatza-lehiaketetako epaimahaietara gonbidatu ohi dute. Akademiko urgazlea da JAKIUNDEn, zientziaren, arteen eta letren Euskadi eta Nafarroako akademian, eta Espainiako Abesbatzen Konfederazioko Urrezko Diapasoia jaso du. Lorenzo Ondarra nafar musikagilearen lana dibulgatzen du Ijurrak.