Ekitaldi instituzionalak

Ekitaldi instituzionalak

EKITALDI INSTITUZIONALAK

Azaroak 20, asteazkena

17.00. Nafarroari objektu baliotsuak eman dizkiotenei esker ona adierazteko ekitaldia. Nafarroako Gobernuko Tronu Aretoa.

Helburua da Gobernuak esker ona adieraztea, Nafarroako Foru Komunitateari, artxibo, museo edo liburutegietan gordetzeko objektu baliotsuak (margolanak, pieza arkeologikoak, dokumentuak, liburuak eta abar) eman dizkioten pertsona eta erakundeei.

Gonbidatuak bakarrik sar daitezke.


Azaroak 25, astelehena

12.30. Gazteriaren Sariak emateko ekitaldia. Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa. Sarien bidez ibilbide eta lan pertsonalak edo kolektiboak goresten dira, Nafarroako gazteriaren parte-hartzea, autonomia eta bizi-modu kalitatea ahalbideratzen dituztenak.

Gonbidapena beharrezkoa da sartzeko. Gonbidatuak bakarrik sar daitezke.


Azaroak 27, asteazkena

12.30. Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina, Zilarrezko Domina eta Ohorezko Aipamenak emateko ekitaldia. Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa.

Domina hauekin, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Erkidegoko kirolaren sustapenean nabarmendu diren ibilbiderik onenak saritzen ditu,  bai kirolarienak bai teknikarienak edo zuzendaritza-kideenak. Gonbidatuak bakarrik sar daitezke.


Abenduak 3, asteartea

12.00 h. Nafarroako Lehendakariak Foru Komunitateko agintari eta ordezkariei harrera eginen die, Nafarroaren Eguna dela eta. Kultura eta Kirol Departamentuko Klaustro isabeldarrean (Navarreria kalea 39).​​​​​​​

Ekitaldian zehar, Nafarroako Urrezko Domina emanen da. Nafarroako sari nagusia da eta haren bidez, gizartea hobetzeko, balio demokratikoak finkatzeko eta Foru Komunitatea kanpoan proiektatzeko ekarpena egiteagatik nabarmendu diren pertsonak, instituzioak, erakundeak eta taldeak saritzen dira.

Gonbidatuak bakarrik sar daitezke.