Bisita gidatuak

Tronuaren irudia

DOAKO BISITA GIDATUAK NAFARROAKO JAUREGIAN

Azaroaren 25etik abenduaren 1era

Nafarroako Eguna oroitze aldera, Nafarroako Jauregiak, foru-instituzioen egoitza historikoak, ateak irekiko ditu bertako areto, galeria eta bulegoak erakusteko, azaroaren 25etik abenduaren 1era.

Aukera bikaina da eraikin enblematiko hori eta han dauden altxor artistiko eta historikoak ezagutzeko.

Nafarroako Jauregia ezagutzeko bisita gidatuak azalpen-bideo batekin hasiko dira eta leku hauek ezagutzeko ibilaldia egingo da: Areto Berdea edo errege-erretratuena, Lehendakaritzaren bulegoa, Bilera Aretoa, galeriak, Tronu Aretoa eta kapera. Horrez gain, bukaeran, musika emanaldi txiki bat eskainiko da Nafarroako Operaren Lagunen Gaiarre Elkarteko bakarlarien eskutik. Bisitariek Nafarroako ezkutuaren bereizgarri bat eta Nafarroako Jauregiari buruzko informazio-liburuxka bat jasoko dituzte.

Bisita hauek entzuteko desgaitasuna edo arazoak dituzten pertsonentzako irisgarriak izanen dira, begizta magnetiko, soinu anplifikatu edo zeinu-hizkuntzaren bitartez.

Bisita gidatu batzuk gaztelaniaz izanen dira eta beste batzuk euskaraz. Egin ezazu bisita birtuala.

 

BISITA-ORDUAK

Azaroaren 25etik 28ra:

Eguneko lau bisita gidatu eginen dira.

Bisitak ordu hauetan izanen dira: 17.00, 17.30, 18.00 eta 18.30ean.

Azaroak 29, ostirala; azaroak 30, larunbata; eta abenduak 1, igandea:

Sei bisita eginen dira, ordu hauetan: 11.00, 11.30, 12.00, 12.30, 18.00 eta 18.30ean.

Ezinbestekoa da nortasun-agiria aurkeztea eta bisita hasi baino ordu laurden lehenago Carlos III.aren atean izatea (2. zk.). 18 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dute.

Bisita ordu eta laurden ingurukoa da. Jauregiko leku batzuk bereziki zaindu behar dira eta, beraz, ezin da takoi meherik eraman. Jauregian ezin da janari eta edariekin sartu. Argazkiak flashik gabe atera daitezke. Bisitariak gurpil-aulkiekin edo aulkitxoekin sar daitezke.

 

IZEN-EMATEA DOAKOA DA​​​​​​​

Interesdunek 948012012 (doakoa da) eta 012 (deiak 0,34 euro balio du, iraupena edozein delakoa ere) telefonoetara deituz, erreserba dezakete ordua eta bisita zein hizkuntzatan egin nahi duten adierazi.

Bi telefono-zenbaki horietara deitzeko ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera 8.00etatik 19.00tara.

Telefonoz erreserba egiterakoan ondorengo datuak eman behar dira: izen-abizenak, nortasun-agiriaren zenbakia eta harremanetarako telefono-zenbakia.