Bisita birtuala Jauregira - DiaNavarra
Visitas virtuales al Palacio
Bisita birtuala Jauregira
Espacio en blanco
Visitas virtuales
Ezagutu gure erakundeen egoitza
Ohitura da Nafarroaren Egunaren ospakizunaren karietara Nafarroako Jauregiak, foru-erakundeen egoitza historikoak, ateak zabaltzea, bere areto eta galeriak jendeari erakusteko. Aurten, COVID-19aren krisiak beharturik, eta ohiturari eusten ahal izateko, bisitak era birtualean egiteko aukera emanen duen plataforma bat prestatu da.
Lehendakariaren agurrak emanen dio hasiera bisitaldiari. Ondoren, aurrez aurrekoetan erakusten diren areto beretatik egiten ahal izanen da ibilbidea: Galeriak, Areto Berdea (errege erretratuena), Erakundeen Bulegoa, Erretratuen Aretoa, Saioen Aretoa, Tronuaren Aretoa eta Kapera eta Jantokia. Abagune ederra da eraikin enblematiko hau eta haren barnean dauden altxor artistiko eta historikoak ezagutzeko.