Bio Manuel Hernández Silva

Imagen de Manuel Hernández Silva

MANUEL HERNÁNDEZ-SILVA

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria

Hernández-Silva maisua Vienako Kontserbatorio Nagusian graduatu zen, Reinchard Schwarz eta Georg Mark irakasleen katedran, ohorezko matrikularekin, eta urte horretan bertan Wiener KammerOrchester-en Forum Jünger Künstler zuzendaritza-lehiaketa irabazi zuen; azken hori berak zuzendu zuen Austriako hiriburuko Konzerthaus-ean. Murtziako Eskualdeko Orkestra Sinfonikoaren eta Kordobako Orkestraren zuzendari titularra izan da eta Caracasko Simon Bolivar Orkestraren gonbidatu nagusia. Gaur egun, Malagako Orkestra Filarmonikoaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular eta artistikoa da.

Zuzendari gonbidatu gisa lan egin du honako hauetako orkestra sinfonikoekin: Viena, Israel, Pragako Radio, Koloniako WDR, Tucson, Espainiako Nazionalak, Puerto Rico, Txile, Venezuela eta Mexiko, Caracasko Munizipala, Simón Bolívar, Karlsbad, Wuppertal; eta honako filarmonikoekin: Seúl, Bohuslav Martinu, Nord-Tchechische Philarmonie, Biel, Olomouc edo Bogotá. Espainian, honako hauek zuzendu ditu: Galiziako Errege Filharmonía, Bilboko sinfonikoak, RTVE, Tenerife, Gaztela eta León, Asturiasko Printzerria, Madrilgo Komunitatea, Nafarroa, Bartzelona eta Nacional de Catalunya, Granadako Hiria, Kanaria Handiko Filarmonika. Eta hauek bezalako Jaialdi garrantzitsuetan parte hartu du: Donostiako Hamabostaldia, Granadako Musika eta Dantzaren Nazioarteko Jaialdia, Ubedako Jaialdia edo Txekiar Errepublikako Cemski-Krumlov Jaialdia.

Hernández-Silvak irakaskuntza-jarduera bizia garatu du, zuzendaritzako eta interpretazioko ikastaroak ez ezik, hitzaldi mordoa ere eman baititu nazioartean.