Bio Carlota de Miguel

Imagen de Carlota de Miguel

CARLOTA DE MIGUEL

Piano

Carlota de Miguel Amestoyk pianoa eta kantua ikasi zituen Iruñeko "Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalean ".

Goi-mailako ikasketekin jarraitu zuen Londresen, eta Interpretazio Masterra egin zuen Trinity Laban Conservatoire of Music zentroan, Mikhail Kazakevich eta Pascal Rogeren tutoretzapean.

Londresen ikasketak egiten ari zela, honako hauen babesa jaso zuen: Nafarroako Kutxa Fundazioa ‘’Bikaintasunaren Beka’’ moduan, Bilaketa Fundazioa, Trinity Laban Kontserbatorioa eta Sheepdrove Trust.

Carlotak Espainian, Alemanian, Luxenburgon, Frantzian, Italian, Floridan eta Mexikon lan egin du azken urte hauetan. Halaber, klase magistraletan parte hartu du besteak beste honako pianista hauekin: Matti Raekallio, Ana Guijarro, Miguel Angel Ortega Chavaldas, Angel Sanzo, Denis Pascal, Gabriele Baldocci eta Yoonie Han.

Iruñean, Jose Maria Goicoechearen pianorako piezak jo zituen 2017an, eta iazko udan Lunigiana International Music Festivalean jotzeko hautatu zuten bakarlari gisa.