Espacio en blanco

Título Video Mapping

Bideomapping

VideoMapping Making Off

Proiekzioak abenduaren 3, 4 eta 5ean

Nafarroaren Eguna dela eta, aurten, 2021ean, ekitaldi berritzaile eta artistiko bat egingo da herritar guztientzat, eta doan ikusi ahal izango dira 7 minututan Nafarroako Jauregiaren fatxadaren gaineko proiekzioak.

Emanaldien ordutegia:
19:00 | 19:20* | 19:40 | 20:00  | 20:20* | 20:40 | 21:00 | 21:20* | 21:40 | 22:00
*Euskaraz
 

Ezagutu nola prestatzen den bideomapping bat

<< Bideo honetan, horrelako proiekzio bat sortzeko produkzio-lanak ezagutu ahal izango dituzu. Kasu honetan, Nafarroako Jauregiaren fatxadan ikusi ahal izango duzun sorkuntzaren making off -a da.

[Bideomappingaren Kredituak]

Raya fina negra


Video Sandimas

Ángel Sandimas

Iruñeko Angel Sandimas artista da sormen-arduraduna, eta, ikuskizun honetan, mapping, zinea eta antzerkia konbinatzen dituen diziplina arteko obra bat erakutsiko digu.

Iruñeko zuzendari hau animazio digitalean espezializatua da. CGIn osatu zuen prestakuntza (Ordenagailuak Sortutako Imajinarioa) Madrilen, «Buscando el declive polar» film laburraren edizioaz eta efektu digitalez arduratzen zen bitartean. 

Euskal Herriko museoetarako efektu berezien eta arkeologia digitalaren birsorkuntzak egiteaz arduratu zen; hala nola, Irungo Erromanizazioaren Oiasso Museoarentzat edo Legazpiko Aurreindustrializazio Museoarentzat. Javier Longobardo artistarekin lan egin zuen 3Dn musika-bideoak ekoizten Ladytron, The Planets edo MUM bezalako bandekin.

Animaziozko beren lehen filmean, «Gernika» (2012), murgildu zen Zumeta pintorearekin batera. Filmak «Armagabetzeari buruzko film onenaren» saria eskuratu zuen Italiako Um Film per la Paz Jaialdian eta «Euskal film labur onenaren» saria, Gasteizko Cortada Jaialdian. Hainbat zinemalditan parte hartzeaz gain, Nazioarteko Cinanima Jaialdiaren Epaimahaikide izateko hautatua izan da.