Beste ekitaldi batzuk

Goitin, Jota lehiaketa; beheitin, José Luis Etxetxikia

BESTE KULTUR EKITALDI BATZUK

Azaroak 24, igandea

18:00. XII. “Tuterako Hiria” Jota Lehiaketa. Nafarroako Foru Komunitateko Saria.

Tuterako Gaztambide Antzokian.

"EPEL Tudela-Cultura" erakunde publikoak antolatuta, Lehiaketa honekin nafar jota sustatu eta hedatu nahi da. Sariak sei mailatan banatzen dira: Benjamin (2009tik aitzina jaiotako bakarlariak), Haur-kategoria (2005tik 2008ra bitarteko bakarlari eta bikoteak), Gazteak (2001etik 2004ra bitarteko bakarlari eta bikoteak), Heldu Amateurrak eta Helduak (bi kategorietan bakarlariak eta bikoteak lehiatzen dira).

Finala Tuterako Gaztambide Antzokian jokatuko da heldu den azaroaren 24an, igandearekin, 18.00etatik aitzina. Sari nagusia, "Premio Comunidad Foral de Navarra" deitzen dena, bakarlariei zuzenduta dago (2000. urtera arte jaiotakoak, adin mugarik gabe), eta 800 euro gehi trofeo bat da. Horrez gain, Gazte, Heldu Amateur eta Heldu kategoriek beste sari bat eskuratzen ahalko dute bakarlari modalitatean, "Jotan estilorik onena" saria (600 euro gehi trofeo), Anedilcok babestua.

Txartelak 5 eurotan saltzen dira honako toki hauetan: Udaletxean, Lurdes Auzoko HAZan, www.tudelacultura.es webgunean edo Antzokiko txartel-lehiatilan emanaldi hasi baino ordubete lehenagotik.​​​​​​​

​​​​​​


​​​​​​​

Azaroak 1, igandea

​​​​​​​12:45ean Nafarroaren Eguneko kontzertua Leireko monasterioan, Agoizko San Miguel Abesbatzaren eskutik. Aurretik, 12etan, meza gregorianoa egingo da, Agoizko San Miguel Abesbatzaren eta monasterioko monjeen koruaren parte hartzearekin. Sarrera doan da. ​​​​​​​​​​​

beste ekitaldi batzuk2

Abenduak 3, asteartea

12.30. Nazioen Jaialdia

Iruñeko Gaiarre Antzokia

"Nortasuna eta Aniztasuna. Bigarren Gizaldia" izenburupean, Nazioen Jailadiak gune bat eskaintzen dio Nafarroako gizarteari kultur aniztasuna konpartitzeko. Gero eta nafaar herritar gehiago dago, gure herrialdean jaioak, senideen jatorriak kanpokoak dituztenak. Herritar hauek paisai sozial berria osatzen dute. Familiaren jatorrizko kulturarekiko loturak mantentzen dituzte eta integratuta daude euren testinguru propioa eskaintzen dien gizarte honetan.

Jaialdian arituko hainbat kultur elkarte, Hispanoamerikako, Ekialdeko Europako, Ipar Afrikako eta Afrikako Saharaz hegoaldekoak, eta tokiko artistak ere. (Emanaldi programa ikustea)

Gonbidapena beharrezkoa da eta eskuratzen ahal da aurretik, azaroaren 27tik, Gaiarre Antxokiko txartel-lehiatilan ohiko ordutegian.​​​​

Talde bat Nazioen Jaialdian