Espacio en blanco

Título Visitas al Palacio de Navarra

Nafarroako Jauregirako bisitak

Jauregiak bere ateak ireki ditu 

Nafarroaren Egunaren oroitzapena dela-eta, Foru Gobernuak doako bisita gidatuak antolatu ditu Nafarroako Exekutiboaren eta Lehendakariaren egoitza ezagutzera emateko asmoarekin. Gainera, bertara joan ezin dutenek Jauregiko areto garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izango dute bisita birtual baten bitartez. 

Visitas guiadas

Doako bisita gidatuak

Foru Erakundeen egoitza historikoak azaroaren 27tik abenduaren 2ra bitarte irekiko ditu ateak

Nafarroako Jauregia ezagutzeko bisita gidatuak azalpen-bideo batekin hasiko dira, eta ondorengo lekuetan zehar ibilaldia egingo da: Galeriak, Areto Berdea edo Errege Erretratuena, Areto Instituzionala, Bilera Aretoa, Tronu Aretoa eta Kapera. 

Irteeran, bisitariek bereizgarri bat jasoko dute Nafarroako ezkutuarekin, eta Nafarroako Jauregiari buruzko informazio-liburuxka bat ere bai. Bisita horiek irisgarriak dira entzumen-desgaitasuna edo entzuteko arazoak dituzten pertsonentzat, begizta magnetikoa, soinu anplifikatuaren edo zeinu-hizkuntzaren bidez. Bisita batzuk gaztelaniaz egingo dira eta beste batzuk euskaraz. 


BISITA-ORDUTEGIA
Lanegunak: A las 17  | 17.30* | 18 | 18.30.   *Euskaraz

Larunbata eta jai-egunetan: A las 11  | 11.30* | 12.00  | 12.30  | 18.00 | 18.30  *Euskaraz


IZEN EMATEA 

  • Interesatuek ordua erreserbatzeko telefono hauetara deitu behar dute, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara:
    • 948 012 012 (doako tarifa laua duten pertsonentzat)
    • 012 (deiaren kostua: 0'34€, iraupena kontuan izan gabe)
  • Erreserba egiterakoan, ondorengo datuak eman behar dira: izena, abizenak, NAN, harremanetarako telefonoa eta hautatutako hizkuntza: gaztelania edo euskara. 

INFORMAZIO GEHIAGO

  • Beharrezkoa da NAN aurkeztea eta bisita hasi baino ordu laurden lehenago Carlos IIIan (2. Zk.) dagoen eraikinaren sarrerara joatea. 
  • 18 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dute.
  • Bisita ordubete eta laurden ingurukoa da. 
  • Jauregiko leku batzuk bereziki zaindu behar dira; beraz, ezin da takoi meherik eraman.
  • Jauregira ezin da janari edo edaririk sartu. 
  • Argazkiak atera daitezke, baina flashik gabe. 
  • Gurpil-aulkiarekin edo aulkitxoekin sar daiteke. 

Raya fina negra


Título Visitas Migrantes Palacio

Navarra de colores-Nafarroa Koloretan

Kulturartekotasuna

Beste herrialde batzuetan jaiotako pertsona nafarrek Nafarroako Jauregia bisitatzen dute eta beren ama hizkuntzetan ezagutzera gonbidatzen dute. Jauregiak, herritar guztien espazioa, kultura arteko Nafarroa Koloreetan irudikatzen du.

Videos visitas Migrantes Palacio

Raya fina negra


Visitas virtuales

Bisita birtuala

Ezagutu gure erakundeen egoitza

Ohitura da Nafarroaren Egunaren ospakizunaren karietara Nafarroako Jauregiak, foru-erakundeen egoitza historikoak, ateak zabaltzea, bere areto eta galeriak jendeari erakusteko. Aurten, COVID-19aren krisiak beharturik, eta ohiturari eusten ahal izateko, bisitak era birtualean egiteko aukera emanen duen plataforma bat prestatu da.

Lehendakariaren agurrak emanen dio hasiera bisitaldiari. Ondoren, aurrez aurrekoetan erakusten diren areto beretatik egiten ahal izanen da ibilbidea: Galeriak, Areto Berdea (errege erretratuena), Erakundeen Bulegoa, Erretratuen Aretoa, Saioen Aretoa, Tronuaren Aretoa eta Kapera eta Jantokia. Abagune ederra da eraikin enblematiko hau eta haren barnean dauden altxor artistiko eta historikoak ezagutzeko.

Ir al incio